Ongi etorri Getxoko Gobela errekako lanen inguruan URAk duen blogera
Zer da URA?
URA Ur Agentziak, Euskadiko uraren politika osotasunean garatzeko zeregina dauka, eta bere funtzioak betetzeko eta zerbitzuak eskaintzeko eraginkortasun handiena bermatzen du. Lan hori burutzeko, pertsona erabiltzaileen parte-hartzearen printzipioa du abiapuntu, beste administrazioei dagozkien eskumenekiko errespetu osoa gordetzen du, eta partikularren eta eskubideekiko eta interesekiko erabateko begirunea zaintzen du.
Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen bidez sortu zen Agentzia , eta Zuzenbide pribatuko ente publiko izaera dauka, nortasun juridiko propioarekin. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpean dago. Ur Agentziaren egoitza nagusia Arabako Parke Teknologikoan (Miñao) dago, eta gainera Euskadiko Lurralde Historikoetako hiriburu bakoitzean arro-bulego bana dauka.
Blog honen zergatia
Blog honen bidez, URAk hiritarrekin komunikazio-bide bat ireki nahi du, Salsidu eta Etxezuri-Larrañazubi bitartean Gobela erreka egokitzeko lan aurreratuen garapenaren eta jarraipenaren berri emateko. Aldi berean, komunikazioa arina izatea ere bilatzen du, blog honen bidez hiritarrek euren zalantzak, kezkak edo iruzkinak jakinarazteko bide bizkor eta berehalakoa izan dezaten. Ez dugu zalantzarik guztion onerako izango dela hori.
Zer egiten du URAk Gobelan
1997an eta 1983an, eta hurbilago 2008ko ekainaren 1ean, Gobela errekaren ibilgu naturalean, Getxoko udalerriko eremu asko hartu zituzten uholde handiek, agerian utzi zuten uholde horien eragina murrizteko eta hiritarren segurtasuna bermatzeko hainbat lan egiteko premia. Lan honen aurrekari nagusiak, Euroestudios-Gain UTEk egindako “Getxon (Bizkaia) Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko Proiektua”, eta Euroestudiosek egindako “Etxezuri-Larrañazubi tartearen hobekuntza hidraulikorako eta jardueren proiektua, Getxon (Bizkaia) Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko proiektutik aurreratua” izan ziren. Lehenengoak hainbat jarduketa egitea jasotzen du: Cristobal Valdes kalean dagoen gainezkabidean egindako jarduketa; gainezkabidearen eta La Avanzadako zubiaren artean pantaila bidez erreka ubideratzea; gaur egungo ibilgua eta haren hondoa aldatzea; erreka-ertzak ingurumenean integratzea, egoki landaretutako uholde-plataforma mailakatuak sortuz; ibilguaren goi aldean Ibai Parkea izeneko inguru bat sortzea, eta hainbat zubi aldatzea. Bigarren proiektuak Leioako Etorbideko zubiaren eta, Iberdrolako pasabidetik errekan gora, udal garabirako aparkalekuaren artean jarduketa bat egitea jasotzen du. Lan horri ekiteko hasierako baldintzak, berriz, gaur egungo ibilgua errespetatzea, dauden erreka-ertzetako bati ez eragitea eta jarduketa osoaren mugak errespetatzea dira. Errekaren ezkerreko ertzeko lurrak beheratu egingo dira Leioako eta Jolasetako zubien artean, Jolasetako eta Lexarretako zubien artean, eta Larrañazubi ikastetxearen eta udal garabiaren aparkalekuaren artean, Iberdrolako pasabidetik gora. Bi proiektuen helburu orokorra, Getxoko udalerrian Gobela errekaren ahalmen hidraulikoaren arazoa konpontzea eta ibilgua lehengoratzea da. Proiektu osoaren esparrua Gobela erreka da, Cristobal Valdes kaletik hasi eta “Gobela erreka Ubideratzeko Proiektua. I. Zatia, itsasorainoko Laburra (Getxo/Bizkaia)” izeneko proiektuaren arabera egin zen laburrarekin itsasoraino lotzeko. Jarduketa orokorraren luzera osoa 4,3 km-koa da. Proiektuaren helburua 2008ko ekainaren 1ean izan zen uholdearen parekoen eragina murriztea da, aurreratutako jarduketa guztiak proiektu orokorrarekin bat etortzeko moduan.
salsidu blogspot com
Por: salsidu el mayo 6, 2010
a las 11:58 am